Edukira joan

Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/42

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Erantzuna


Illargi-mosu dabil edurtze zurijan:
urbil geure soin oneik maitasun zorijan,
itzal miak dagijez bide bakartijan.

Otzak ixoztu daroz maite-itzak abuan
eta dardar dixuri barriro kolkuan,
maitasun ondar oneik gorderik goguan.

—Maitatzen ete nozu, neskatil liraña?
lei gurenez ditauntsot: odei baltzez baña
ilun-iluntzen yako bekoki bikaña.

Itz leunez poztuteko neure gotilluna
begijetan neuskijo billau erantzuna.
Erantzun orrek dakar minduben zoruna

Ixil berak didatzi edurtze ganian;
goibelez illargija odeyen artian...
Nok digarke erantzunoi gaberdi baltzean?