Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/52

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Mao gorrija


Maitasunaren ikurkorra zan
zure leyoko maoa;
ikusten neban goiz-iluntzetan
poztuten yatan gogoa.

Igande goxe baten kantari
ebai zendun ma-egiñez;
eskeini zeuntson gaste bateri,
ikusi neban samiñez.

—Ederra baida mao gorrijau—
erantzun eutzun gastiak;
betiko orduban alkartu ziran
zuben bijotz maitaliak.

Eskeini zeuntson mao ederra...
ene neskatil polita!
ta bazenkian ernia zala
neure negarrez bustita.