Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/72

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Ituna


Maite oi!, agur, ilda betiko
geure maitasun kutuna.
Bijotz orretan aspaldiz dauko
bere obi oso illuna.

Maitetasun au udabarrijan
irrika sortu genduban.
Nork dasaguken negu aldian
ipingo gendula ilkutxan?

Ametsa dana ixan ete zan?
Oi, amets egin dabena
estaldutia, goguarentzat
samintasunik latzena!

Leyo idigitik ilargijari
so-dagijot gau baltzean.
Negarrez nago odoyai adi
gabaro gustiz leunean.

Zeuk zelan barriz abes-dagixu
gabeko aldi larrijan?
Abesti otsa bijotzak dantzu
zeure itzalezko txakijan.

Neska sorgiña, gau baltzenean
bildurrik bere eztaukozu
geure maitasun azurrotz ori
bijotzean ba darozu...?