Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/76

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da


Tente ate aurrian
Oriño txikijak,
gora jaso daruaz
begitxu argijak.

Zerubari adika
ume bat bezela,
ikuspena dirudi
betesten dabela.

Eta txakur politak
oso ameslari,
ausi egiten dautso
zeruko oztiñari.