Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/78

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Ezkontza-eguna


Ortzargi-altzotik jatsi ete zintzan lurrera?
Ain garbi zenduzan yantzijak, ain argi begija!
Bidian ixuri zenduban lurrinkai gurija...
Lurra ikutu barik zoyazan gotzonen antzera.

Maitasun zaliak sortzen ziran zeure soera.
Gozartu zenduban bixitza gustiko zorija.
Egaz larrosara juan zan txirrita zurija,
maitasunak zabal-egin eban lora ganera.

Neskutz, bil-zenduban mosu baten, zeure bixitza.
Eta betikorra bailitzan barneko irritza
loratu yatzuzan begijak ludiko pozagaz.

Lora ezilkorrak, maitasunak, zeure bidean
zabaltzen ebazan, laster baña igartu zirean,
atzetik etorren erijotz-axian otzagaz.