Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/80

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Ludi ameskorra


Soin onen sasi-pian negarrez bai'nago.
Zeure goi-eskar barik bixitza yat latza!
Naigabe-itun azpijan zauriturik natza,
Neukon etxia, zarrez, erori dalako.

Lentxu maite ninduben munduko gustijak,
Samiñaren katiaz lotuta ikustiaz
negar gazija neugan itxi ta aldendubaz,
«Lo-egik, —esan dauste—, zoritxar azpijan».

Pozez beteta igazi nai neban ludija,
atsekabiak baña lepo-ganen juaz,
«Mundu au ametsa,—esan daust—, zorakerija».

Geyegi atsekabez neu asetuteko
arantzaz josiriko amets ain gozuak.
Zeu, Jauna, naiko, alai neu erabilteko!