Goguaren eresija
bere goguaren eresi au dopaltsot.
Jaunguak gogo batzuk zauriz joten ditu,
eta nekian euren gorputzak esitu.
Negar dagijen arren, kentzen dautse dana,
eta kurtze gogorra da Bere laztana.
Itunik beti duaz bide bakartijan,
oztaz euren goguak zaurizko soñean.
Errukirik ostera eztagertse Jaunak,
eta geyago joten dauz bere gezijak.
Eztitu osatuten euren oin mindubak,
iñork ez dantzuz euren ayots samindubak.
Euren ortuko lorak dapurtuz ekatxak,
gerizik eztagije euraen zugatzak.
Gogorki kentzen dautsez diru ta lagunak,
laket barik bai'daurkiz beti gau illunak.
Orok duste azturik Jaunak daukozala,
bijotz orren bixitza ain dager zimela!
Samiñez jausten dira arantza ganera,
eta orok ditxijez legenar antzera.
Ordu aretan baña, Urtzi'ren mosubak
osatuten dauz euren zauri odoltsubak.
Berak legortuten dauz nekezko negarrak;
malko orrekaz piztuten dauz ortziko ixarrak.
Amayeran maitekor Urtzi'ren irrijak
zabalduten dautsoez zeruko atiak.
Orok iges-eitian Urtzi maitasunak
pozez laztantzen ditu gogo ain itunak!