Edukira joan

Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/84

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Mosuba


Abesti leunak loratzen ziran
espan ganeko gentzean.
Bijotz samurra bildu zeustazun
maitasunezko leyean.
 
Orain ixilik abesa dago,
eta zerurantz begira
dizdir begijan malkuak dagi,
maitasun baten diztira.
 
—Abes bigunen erregin ori!,
alai abestu egixu.
Orain maitale garialako,
samiñez negar dagixu?—.
 
Espan kutunak neureganatuz
mosuba damost amesti.
—Ta mosu onek,—samurki diraust—
ez dabes anei abesti?—.