Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/86

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Lied


Ortzargi-mosuz txautu
neurtitzik politenak.
Euren izpi artian loratu daitezan
neure maite samurran ametsik leunenak.
 
Pitxi gelgarriz josi
idustun dirdirtsuba.
Garo bikain ganian izpiz lotu daiten
aren maitasunezko malko laztantsuba.
 
Artixar malkoz busti
basotako lorea:
bere orri artian ostendu dagidan
neure neskutz lirañan ayer tolesgia.
 
Gabeko itzalez landu
berunezko illobija;
zerraldo orren altzuan esitu dagidan
maite nendubanaren maitasun aztija!