Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/88

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Bijotzean


Lorategiko edur zurijan
irarri zendun neure irudija.
Axia eldu ta egal otzez
autsitu eban gustija.
 
Larrosa baten orri ganian
idatzi zendun ixen maitia:
udea eldu eta eguzkijak
igartu eban lorea.
 
Neure gorputza esku miakaz
marreztu zendun are ganian:
etorri ziran olatu urdiñak
atzindu eban unian.
 
Beti-betiko iraun dagijan
badakixu non sakon irarri?
Bijotz barruban, maite kutuna,
maitasun izkiz idatzi!