Edukira joan

Orrialde:Bide Barrijak (ed 1931).djvu/98

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

«Lili-gorri, lili-gorri,
ire marguak dirudi
espan-loretan maitiak loran daukon marrubi».
 
Mungija'ko ibai urdiña,
len gardena, oin zikiña.
Zeure altzuan neskak dakustez lora zurijak.
 
«Ator neure eskubetara,
neure esku garbijetara,
maitian ule kizkorren antza bere orrijak».
 
Lilijak irri egijan,
irribarre ibai erdijan.
Naro ebillan lora sorgiña urlo garbijan.
 
Ibai ertzeko munatik
lilija atzemon gurarik
neskatil arek luzatu eban esku liraña.
 
Ai ene! ordu txarrean!,
irrist eginik munean
erreka altzuan ito-egin zan neska bikaña.
 
Mungija'ko ibai zabala,
ibai ederra bai dala!
Mungija'ko ibai gardenak loraz urlo apala