Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/17

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

31Kondesak zuben bere gelara
sukalde zaya ekarri;
karta ura nola eraman zeiken
esan ziyoten alkarri:
—«Utzi nere gain, nik artuko det;
ez arduratikan jarri»...
Orduan bertan biyen aurrera
Golo zitzayen etorri.
 
32Drako deritzan sukaldezaya;
Kondesak maitia zuben.
Jenobeba'ren oñetan Golo'k
ezpatarekin iltzuben.
Etxekoandriak egiña zala
gero berak esan zuben.
Orduan preso eramateko
lagunak artu zituben.

IV
JENOBEBA SARTZEN DUTE KARTZELAN

33Orra urrezko jauregitikan
gure Kondesa atera
ura zeriyon lurpeko zulo
kartzela illun batera.
Noizik bein Golo juaten zitzayon
ikuste bat ematera,
lenguan zegon; bayetz esan-ta
bialtzen zuben ostera.