Orri hau berrikusi gabe dago
Kondia engañatu zuten.
Ama semiak il zitzatela
baimena eman ziyoten.
Golo ta bere lagun gaixtuak
danak uraxen nai zuten:
Ai Jenobeba! Zuk dakizu ondo
nola tratatu zinduzten.
Albisti onekin Golo juan-ta
Kartzelan zitzayon sartu:
—«Ama-semiak iltzeko karta
senarragandik det artu.
Oraindik ere itxoingo det,
nai bazenduke mudatu...».
Ain zan umila Jenobeba ta
itzik etziyon trukatu.
Malko goriyak asi zitzaizkan
au zuenian jakindu.
—«Ai! Ene seme! Biyak iltzeko
aitak ordena eman du...».
Aurtxuak, parrez, bazirudiyen
nai ziyokela lagundu...
Ama, negarrez, lurrian auspez
luzaruan zan egondu.