Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/22

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

46Sententzi ori neskatxa batek
Golori aditu ziyon.
Gabian juan-ta Jenobebari
zelatan jarri zitzayon,
sayeteratik ixillik deika
—ark naitasuna baziyon—:
—«Zein zera zu? —Ni, Berta, Señora».
Orduban itz egin ziyon.
 
47Kondairak diyo sayeteratik
bertan itz egin ziyola:
—«Ai jenobeba!...». Albixte trixte
batekin zertokiyola:
Ura iltzeko borreruari
Golok agindu ziyola;
kontu ixillik bazeukan ezer,
arren, esan zezayola.
 
48Erantzun ziyon: —«Aulduba nago
kartzela ontan nagola...».
Itz egiteko adiña indar
arkitzen etzitzayola.
Papera, argiya, tinta ta pluma
ekarri zeizkiyola:
Senarrarentzat azken despeira
eskribituko ziyola.