Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/24

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

52«Bai, Sigifredo, karta au letzian,
andria maite badezu,
Golori ta ni iltzen nautenai
barkatu biar diyezu;
neregatikan odol-tanto bat
ixuri bear ez dezu;
gaizki egiña obra onakin
pagatu biar diztezu».
 
53«Bai, Sigifredo! Zuk ezkontzeko
egin-tako erregaliya,
orain mozteko agindu dezun
lepoko apaingarriya,
gau triste ontan erantzitzeko
ustez ez nuben jarriya».
—«Torizu, Berta; orain zuretzat
nere akordagarriya».
 
54Urrena karta eskañi ziyon:
—«Torizu, Berta leyala».
Golok bilatu gabetandikan
txit ondo gorde zezala;
—«Etorritzian Kondiai eman
esan dizudan bezela...
Adios! Beste mundura arte!
Jainkuak paga zaitzala».