Edukira joan

Orrialde:Brabante'ko Jenobeba (1929).djvu/29

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

67Basauntza oso kontentu zegon
errapia txukatuta;
bai ama ere bere aurtxua
lo gozo batek artuta.
—«O Jaungoikua!» —esaten zuben
bi besuak zabalduta—.
«Oraindik ere nola gabiltzan!
Gutzaz etzaude aztuta».
 
68Goroldiyozko egur batekin,
gero zitzayon burura,
bi puska egin-ta zumez lotzia
gurutziaren modura:
—«Zu zera gure Salbadoria
igo ziñana zerura.
Pazientziya probatutzeko
egin ninduzun mundura».
 
69Otso ta legoi, artza ta azeri
danak zituben aldian;
ayen orrua izugarriyak
jarritzen zuten aidian.
—Ai Jenobeba! Argirik gabe,
negu luzeko gabian,
oraziyuan egoten ziñan
gurutziaren parian.