Orri hau berrikusi gabe dago
jostorratz berriz ziriya:
jakiña dago etzala izango
pitxikuletan josiya...
Oñuts gorriyan, besuak igual,
illia bera utziya:
au izandu zan Jenobebaren
basamortuko jantziya.
Egun artan goiz ateria zan
aurtxua kueban utzirik:
illundutzian abiyatu zan
gaxua luzetetsirik;
arkaitz artetik ikusi zuben
amatxo zuriz jantzirik:
nork eman ziyon esan artian
etzeukan pazientzirik.
—«Amatxo, nondik atxitu dezu
soñeko zuri eder au?».
Erantzun ziyon: —«Seme laztana,
zeruko Aitak eman nau».
Galdetzen zuben: —«Ni ere orla
Jainkuak maite ote nau?».
—«Bai, ala-fede. Asko nai dizu...».
Saltoka asi zan aurtxu au.