DONOSTIYAN
IRUGARREN ARZAIGOQUIA
URTE 1828 GARRAENECO IGANDE IÑAUTERI GOIZEAN.
MARCHA
Atozte arzayac , ariñ atozte
Guacen guztiyoc festará ,
Aita JOSEPHE buru degula
Donostiyaco plazará :
Caletarrai escainzen gatoz
Amoriyozco doayac ,
Soñu ederrac, danza politac ,
Canta euscarazco eztiyac.
Greciyatiçan etorri eta
Amaicagarren urtean ,
Irugarrena degu arzayac
Donostiyaco calean :
Iñauteriyan soñuarequin
Isildu gabe cantatzen ,
Gabaz ta egunaz beti danzan ta
Beñere ez guera necatzen.
ARZAI-CANTA.
Eman genduen itza
Lenago bi aldiz
Etorrico guiñala
Iñoiz edo berriz :
Irugarren aldiyan
Aurten emen guerá
Donostiar maiteac
Zubec ecustera.
Oraiñ amaica urte
Eta oraiñ zortzi
Donostiya guenduben
Lenago ecusi :
Ordutic oneraño
Ez guenduen uste,
Aurreratu cirala
Lanac onembeste.
Etorri gueranean
Plaza cantoyerá
Dirá pozez malcoac
Aguertu beguirá :
Esan nayagatican
Dá esan eciña ,
Gure biyotzac artu
Duen atseguiña.
Berritotic eguiten
Zauden Donostiya ,
Ederra becelache
Cerade alaya :
Guztiz maitagarriya
Cedorren gendeá
Eciñ izan diteque
Dan baño obea.
EUSCARICHOA.
Arzayac oroipena
Iñauteriyari,
Goizetic arratsera
Dantzan ta cantari :
Beti humore ona
Gure soñubaquin
Adisquide ta maite
Donostiarraquin.