Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/100

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

hilaracico ditu mahasti-çain hec, eta emanen du mahastia bertcei. Hori ençun çutenean, erran çuten: aguian ez.
17 Orduan behatu cioten, eta erran: cer nahi du beraz erran escribatua denac: equidatçailec utci duten harria, eguin da ezquinaco harri nagusia?
18 Nor-ere erorico baitan harri haren gainerat, çathicatua içanen da: eta lehertuco du ceinaren gainerat ero rico baita.
19 Eta sacriticatçaile aitcindariec eta Scribauec ordu berean bilhatu çuten escuac emaiten haren gainean; ecen ongui eçagutu çuten parabola hau erran çuela heyen contra; bainan populuaren beldur ciren.
20 Eta çainduz hura, igorri cituzten cembait celatatçaile, ceinec bezaguiten baitcituzten yende prestuac, solasetan haren hatcemaiteco, haren libratcea gatic gobernadorearen yuyamenduari eta bothereari,
21 Ceinec interrogatu baitçuten, ciotelaric: Nagusia, badaquigu minço çarela, eta irakhasten duçula zucentasunaren arabera, eta eztuçula behatcen yenden itchurari; bainan irakhasten duçula Jaincoaren bidea eguiaz.
22 Cilhegui çaicu cergaren pagatcea Cesari, ala ez?
23 Bainan harc eçaguturic heyen amarrua, erran cioten: cergatic tentatcen nauçue?
24 Irakhus çaçuet diru peça bat: norena du itchura eta escribua? ihardetsi cioten: Cesarena.
25 Eta erran cioten: bihur çaçue beraz Ce-