Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/120

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

12 Bizquitartean Pierres chutituric laster eguin çuen hobirat, eta makhurturic behatceco, etçuen ikhusi mihiseac baicen aldaratuac; guero yoan cen, bere baithan espantatuz guerthatu cena.
13 Bada huna, hetaric biga bidean ciren egun hartan, yoaiteco Emmaüs icena çuen herri batetara, Jerusalemetic urrun hirur hogoi bidarteren ingurua.
14 Eta elgarren artean aiphatcen cituzten guerthatu ciren gauça hauc guciac.
15 Eta guerthatu cen mintço cirelaric eta elgarren artean solas eguiten çutelaric, Jesus bera hurbilduric, heyequin hasi cela ibilcen.
16 Bainan heyen beguiac atchiquiac ciren, non ezpaitçuten eçagutcen.
17 Eta erran cioten: cer dire çuen artean atchiquitcen ditutçuen solas horiec çabilçatelaric? eta cergatic çarete arras triste?
18 Eta hetaric batec, Cleopas icena çuenac, ihardetsi çuen, eta erran cion: çu bakharra çare Jerusalemen egun hotan guerthatu diren gauçac eztaquitçaçuna.
19 Eta erran cioten: cein? ihardetsi çuten: Jesus Nazarethecoaren gainean, ceina profeta bat baitcen, obrez eta hitcez botherexua Jaincoaren eta populu guciaren aitcinean;
20 Nola sacrificatçaile aitcindariec eta gure gobernadorec largatu duten heriotcerat condenatua içaiteco, eta khurutceficatu duten.
21 Bada uste guinuen harc salbatuco çuela