yan çuen heyen aitcinean.
44 Guero erran cioten: hemen dire atchiquitcen naitçuen solasac oraino çuequin nintcenean, nitaz escribatuac diren gauçac Moisen leguean, eta profetetan, eta Psalmuetan, içan çaiten betheac.
45 Orduan idequi cioten izpiritua Escrituren aditceco.
46 Eta erran cioten: horrela escribatua da, eta horrela behar çuen pairatu Christoc, eta hiletaric piztu behar cen hirurgarren egunean,
47 Eta predica ceçaten haren icenean urriquia eta bekhatuen barkhamendua yendaya gucien artean, Jerusalemetic hasiz.
48 Eta lekhuco çarete gauça horiez; eta huna, igortcerat noa çuen gainerat neure Aitaren aguinza.
49 Çuec beraz egon çaitezte Jerusalemeco hirian gaineco berthuteaz beztituac içan arteraino.
50 Guero eraman cituen camporat Bethaniaraino, eta escuac goiti alchatuz, benedicatu cituen.
51 Eta guerthatu cen heyei benedicionea emaitean, hetaric urrundu cela, eta cerurat alchatua içan cela.
52 Eta heyec adoraturic hura, itçuli ciren Jerusalemerat bozcario handi batequin.
53 Eta bethi templuan ciren, laudatcen eta benedicatcen çutela Jaincoa. Hala dela.
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/123
Itxura
Orri hau berrikusia izan da