Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/3

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da



EBANYELIO SAINDUA
S. LUKEN

ARABERA.

I CAPITULUA.
Aingueruaren aguerçapena Zachariasi, Marianen Anonciacionea, Bisitacionea, eta Canticoa; Joannesen sorcea, eta Zachariasen Profecia.
CEREN hainitcec artharequin eçarri baitute herroncan gure artean osoqui segurtatuac içan diren gaucen condu bat,
2 Guri adiaraci daucuten beçala ikhusi dutunec berec hastetic, eta hitçaren ministro içan direnec;
3 Neroni ere iduri içan çait ongui, gauça guciac artharequin ikhartu ondoan hastetic, gainditu Theofila, hetaz çuri escribatcea herroncan;
4 Amoreagatic eçagut deçaçun erranac içan çaitçun gaucen segurtantça.
5 Herodes Judeaco erreguearen demboran, bacen Sacrificatçaile bat Zacharias icena çuena, Abiasen herroncacoa; eta haren emaztea Aaronen alabetaric cen; eta haren icena Elizabeth cen.
6 Eta biac yustuac ciren Jaincoaren manamendu gucietan ibiliz, eta Jaunaren manacunza gucietan; eta estacururic gabe ciren.
7 Eta etzuten haurric, ceren Elizabeth agorra baitcen, eta hainitz çahartuac baitciren.
8 Bada guerthatu cen Zachariasec apheztasuna eguiten çuelaric,