Judea gucian, eta inguruco lekhu gucietan.
18 Eta gauça hec guciac aiphatuac içanic Joannesi, bere discipuluez.
19 Joannesec deithu cituen bere discipuluetaric biga, eta igorri cituen Jesusganat, hari erraiteco: ethorri behar dena çare, ala behar dugu iguriqui bertce bat?
20 Eta ethorriric haren ganat, erran cioten: Yondoni Baptistac igorri gaitu çu ganat, çuri erraiteco: ethorri behar dena çare, ala iguriqui behar dugu bertce bat?
21 (Bada, oren hartan berean sendatu cituen hainitz yende eritasunetaric eta çorigaitcetaric eta izpiritu - gaiztaguinetaric; eta eman çuen bista hainitz ixuei.)
22 Guero Jesusec ihardetsi coiten, eta erran cioten: çoazte, eta erroçue Joannesi cer ikhusi eta aditu duçuen: eixuec errecobratcen dutela bista; mainguac ibilcen direla; lepradunac garbituac direla; gorrec ençuten dutela; hilac pizten direla; Ebanyelioa predicatua dela errumesei;
23 Eta ongui dohaxua dela ni gatic gaizbidetua içatu eztena.
24 Guero Joannesen meçulariac partitu cirenean, hasi cen erraiten Joannesez yennei: cer içan çarete ikhusten desertuan? kanabera bat haiceaz higuitua?
25 Bainan cer içan çarete ikhusten? guiçon bat arropa baliosez aphaindua? huna, erreguen palacioetan
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/36
Itxura
Orri hau berrikusia izan da