baitu guehiago, eta Jesusec erran cion: çuhurqui yuyatu duçu.
44 Orduan itçuliric emaztearen alderat, erran cion Simoni: ikhusten duçu emazte hori? Sarthu naiz çure etchean, eta eztautaçu eman uric zangoen ikhuzteco; bainan arragatu ditu ene zangoac bere nigarrez, eta chukatu ditu bere ileez;
45 Eztautaçu eman musu bat, bainan hura, sarthu naicen gueroztic, ezta guelditu ene zangoen besarkhatcetic;
46 Eztuçu gantçutu ene burua olioz, bainan harc gantçutu ditu ene zangoac olio usain goço batez;
47 Hortzacotz erraiten dautçut haren bekhatuac handiac direnac barkhatuac çaizcola, ecen hainitz maithatu du: bada gutiago barkhatua çaiconari, harc gutiago maite du.
48 Guero erran cion emazteari: çure bekhatuac barkhatuac çaizquitçu.
49 Eta harequin mahainean cirenac hasi ciren erraiten beren artean: nor da hau bekhatuac ere barkhatcen baititu?
50 Bainan erran cion emazteari: çure fedeac salbatu çaitu, çoaci bakhean.
VIII CAPITULUA.
Jesus-Christoc irakhastean bereac erailearen parabolatz, eztitcen da tempesta, sendatcen debruztatu bat, eta odol galce bat çuen emazte bat, eta pizten Jairusen alaba.
BADA guerthatu cen hortic landan, hiriz hiri çohala, eta herriz herri, predicatcen çuelaric eta adiarazten Jaunaren erresuma; eta hamabi discipuluac harequin ciren.
2 Eta cembait emazte
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/39
Itxura
Orri hau berrikusia izan da