XIII CAPITULUA.
Jesu-Christoc iaquintcen du urriquirat Galileano masacratuen eta pico hondo ebaquiaren gainetic; sendatcen du emazte eri bat errepausuco egunean, bardintcen du Jaincoaren erresuma bihiara eta lemaniari iaquinduz han sarcera athe hersitic, eta oihu eguinez çorigaitz Jerusalemen gainerat.
DEMBORA hartan berean han aurquitcen cirenetaric cembaitec aiphatu cioten cer iragan cen Galileanoen gainean, ceinen odola Pilatusec nahasi baitçuen heyen sacrificioequin.
2 Eta Jesusec ihardestean erran cioten: uste duçue Galileano hec bekhatorosagoac cirela Galileano guciac baino, ceren pairatu dituzten holaco gauçac?
3 Ez, erraiten dautçuet; bainan ez baçaizte urriquitcen, guciac fundituco çarete guisa berean.
4 Ala uste duçue hemeçortci hec ceinen gainerat erori baitcen Siloeco dorrea, eta lehertu baitcituen, faltadunagoac cirela Jerusalemeco bicitiar guciac baino?
5 Ez, erraiten dautçuet; bainan ezpaçaizte urriquitcen, guciac fundituco çarete guisa berean.
6 Erraiten çuen parabola hau ere: norbaitec baçuen pico hondo bat bere mahastian landatua; eta ethorri cen fruitu bilhatcerat, bainan etçuen aurquitu.
7 Eta erran çuen mahasti-çainari: huna, badu hirur urthe ethortcen naicela fruitu bilhatcerat pico hondo huntan, eta eztut khausitcen: pica çaçu; cergatic pochelatcen du alferretan lurra?
8 Eta mahasti-çainac ihardestean, erran cion: Jauna, utz çaçu oraino
Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/71
Itxura
Orri hau berrikusia izan da