Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/75

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

eta erraiten dautçuet eguiazqui ez nauçuela ikhusico ethorrico den artino erranen duçuela: benedicatua içan bedi Jaunaren icenean heldu dena.


XIV CAPITULUA.
Jesus-Christoc sendatcen du ugueri bat errepausuco egunean, irakhasten ditu Pharisauac lehen urhatzaren gainean eta deitcen ditu mahainerat afari handiaren parabolaz, eta hainitz irakhascunce emaiten du bercei.
GUERTHATU cen orobat, Jesus sarthu celaric errepausuco egun batez Pharisau aitcindarietaric baten etchean, bere yanharriaren eguiteco, celatatcen çuela.
2 Eta huna, guiçon ugueri bat han cen haren aitcinean.
3 Eta Jesusec hartuz hitça, mintçatu cen legueco irakhastailei eta Pharisauei, cioelaric: cilhegi da errepausuco eguean sendatcea?
4 Eta etçuten erran hitça. Orduan harturic eria, sendatu çuen eta igorri.
5 Guero heyei buruz, erran cioten: nor içanen da çuen artean, baldin badu asto bat edo idi bat ceina putçurat erorcerat guerthatcen bada, eztuena berehala handic atheratcen errepausuco egunean?
6 Eta ecin ihardets ceçaqueten gauça hoyei.
7 Aiphatcen cioten orobat gombidatuei parabola bat, ohartuz nola hautatcen cituzten lehen toquiac mahainean, eta erraiten cioten:
8 Norbaitez içaiten çarenean deithua ezteyetarat, etçaite mahainean yar lehembicico tokian, beldurrez