Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/77

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

çuen afari handi bat, eta gombidatu cituen hainitz yende.
17 Eta afaltceco orenean igorri çuen bere sebia gombidatuei erraiterat: çatozte, guciac ya prest dira.
18 Bainan hasi ciren guciac batean beren buruen escusatcen. Lehembicicoac erran cion: erosi dut lur bat, eta baitezpada yoan behar naiz haren ikhusterat; othoizten çaitut, escusa neçaçu.
19 Bertce batec erran çuen: erosi ditut bortz idi pare, eta heyen frogatcerat noha; othoizten çaitut, escusa neçaçu.
20 Eta bertce batec erran çuen: esposatu dut emazte bat; hartacotz ez naiteque yoan.
21 Guisa hartan sehia itçuli cen, eta erreportatu çiozcan gauça hauc bere nagusiari. Orduan aita familiacoac hasarraturic, erran cion bere sehiari: habil berehala placetarat eta hirico carriquetarat, eta erakhartçac hunat errumesac, eta ecinduac, eta mainguac, eta ixuac.
22 Guero sehiac erran çuen: Nagusia, çuc manatu duçun arabera eguina içan da; bada oraino toki.
23 Eta nagusiac erran cion sehiari: habil bidetarat eta berro bazterretarat, eta aurquitcen ditucanac, bortcha çac sartcerat, ene etchea içandadin bethea.
24 Ecen erraiten dautçuet gombidatuac içan ciren guiçon hetaric batec ere eztuela yastatuco ene afaritic.
25 Bada mulço handiac yoan ciren harequin; eta hura itçuliric, erran cioten:
26 Baldin norbait e-