Edukira joan

Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/80

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

na arthosqui, hura atceman arteraino;
9 Eta atceman ondoan, deitcen eztituena bere adisquideac eta bere auçoac, erraiten diotelaric: aleguera çaitezte enequin, ecen aurquitu dut galdu nuen adarmea?
10 Guisa berean erraiten dautçuet badela bozcario Jaincoaren aingueruen aitcinean bekhatoros bakhar urriquitcerat yoaiten den batendaco.
11 Erran cioten orobat: Guiçon batec cituec bi seme;
12 Eta gaztenac erran cion aitari: aita, indaçu onthasunetic niri helcen çaitan partea; eta partitu ciozcaten bere onthasunac.
13 Eta egun gutiren buruan, gaztenac bildu cituenean guciac, yoan cen camporat lekhu urrun batetarat; eta han chahutu çuen bere onthasuna debauchquerian bici içanez.
14 Eta chahutu cituenean guciac, gosete handi bat guerthatu cen lekhu hartan; eta escasian içaiten hasi cen.
15 Orduan yoan cen handic, eta lur hartaco yaun baten cerbitçuan yarri cen, ceinac igorri baitçuen bere lurretarat urden bazcatceco.
16 Eta lehia baçuen urdec yaten çuten thequetaric asetceco; bainan nihorc etcion emaiten.
17 Bada bere baithan sarthuric, erran çuen: cembat sehi ene aitaren etchean, oguia frangancian dutenac, eta ni goseac hilcen hari nau?
18 Yaiquico naiz, eta yoanen naiz neure aita ganat, eta erranen diot: Aita! bekhatu eguin