Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/98

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tuc eçagutu hire bisitaconeco dembora.
45 Guero sarthuric templuan, hasi cen camporat khencen han salcen eta erosten hari cirenac,
46 Erraiten ciotelaric: Escribatua da: ene etchea othoitceco etchea da; bainan hartaz eguin duçue ohoin cilho bat.
47 Eta egun guciez irakhasten çuen templuan, eta sacrificatçaile aitcindaric eta Scribauac eta populuco lehenac enseyatcen ciren haren hilaraztera;
48 Bainan etçuten deusic aurquitcen hari eguin ahal ceçaquetenic; ecen populu gucia hainitz arthos cen haren ençuteco.


XX CAPITULUA.
Jesus-Christoc ihardesten du Scribauen galdei haren misionearen gainean, galde batez Yondoni Baptistaren misionearen gainean, eta mahasti-çainen parabolez, eta harri utciaz: onzaguidatcen du cerga Cesari çorru, irakhasten du Saduceenei berriz piztea, eta Mesias Daviden seme eta Jauna, Scribauen hypocrisia condenatuz.
ETA guerthatu cen egun hetaric batez, irakhasten çuelaric populua templuan, eta ebanyelioa predicatcen çuelaric, sacrificatçaile aitcindariac eta Scribauac ethorri cirela çaharrequin.
2 Eta mintçatu cioten, ciotelaric: erran deçaguçu cer nagusitasunez eguiten ditutçun gauça hauc, edo nor den nagusitasun hau eman dautçuna?
3 Eta Jesusec ihardetsi cioten: galdeguinen dautçuet ere gauça bat, eta ihardets çaçuet.
4 Joannesen bathayoa cerutic cena, ala guiçoneratic?
5 Bada elgarren artean arraçoinatcen çuten, ciotelaric: baldin erraiten badugu: cerutic,