Edukira joan

Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/20

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

feccionatceco eta salvatceco.

Handic heldu da, guertuz horrelacoac peril handitan direla; ceren nola barreneco beguia baitute ilhundua, eta horrela behatcen baitiote bere buruari, eta bere campoco on diren accioney, hainitz perfeccioneco gradu ere bere buruari emaiten diote, eta hala urguilluturic iarten dira bertceen iugeatcen: eta hetaz beçambatean ezta onera itçuldetçaqueyenic ceruco ohizcampoco gracia baicen.

Ceren haguitz errazquiago onera bihurtcen da bekatore agueria, ecen ez idurizco vertuteen mantuaz estaliric dabillana.

Icusten duçu bada clarqui asqui, ene alaba, vicitce espirituala eztatçala gauça hetan, orai erran dudan maneran.

Ordea iaquin behar duçu vicitce espirituala dela Iaincoaren ontasuna eta handitasuna eçagutcea, eta gu ezgarela deus ere, eta gaizquira emanac garela: espiritualqui vicitcea dela, Iaincoa maite içaitea, eta