Edukira joan

Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/22

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

eta chipi gucien garaitceco eta hiltceco, ossoqui behar çara bihotz guciaz gudu hunetara preparatu, koroa emaiten etçayenaz guerostic azcarqui guducatu duteney baicen.

Bada nola gudu hura gaitzago baita, cein ere nahi den bertce baino (ceren gure buruaren contra hari garenean gure burua ere gure contra hari da) hala ardietsico dugun victoria eta garaya loriosago içanen da eta Iaincoaren gogarago, cein ere nahi den bertce baino.

Ecen enseyatcen baçare çure appetitu desordenatu, desir, eta guthicia chipienen osticatcera eta hiltcera, placer eta servitçu gueyago eguinen dioçu Iaincoari, ecen ez hetaric bat utsten duçula viciric, disciflina bacindez odoleraino, eta barurtcenago bacine lehenagoco ermitauac eta anakoretac baino, edo hamar milla arima federa itçul bacenetça baino.

Ceren arima baten federatcea berenez Iaincoaren gogarago delaric desir chipi baten mortificatcea baino; guciarequin ere eztuçu beregainquia-