Edukira joan

Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/45

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

ten gaucez diten beçala.
Beraz enganamendu harc çure baitan lecuric aurki ezteçan gatic, orhootçaite bethiere ahal beçambat çure borondatearen iduquiteaz nahiz diren gaucetaraco affeccione desordenatu gucietaric garbituric eta libraturic.
Eta cerbait heldu denean çure aitcinean presentatcera, behar da çure adimenduac hura berehala mira eta astiroqui considera deçan, hura gaitzertsiz arbuia deçaçun baino lehen, çure inclinacione naturalaren contraco gauça bada, edo oneritsiz hari çarraiscon baino lehen, placeric ekartcen baderautçu.
Ecen nola orduan adimendua ezpaita oraino passionez ilhunstatua, libro da, clara da, eta den eguna eçagut deçaque, eta icusdiro placer falsoaren azpian gordetcen den gaizquia, eta halaber gaizquiaren iduriaz ehorsirie dagoen onguia.
Ordea borondatea iadanic eramana bada gauça haren onetstera edo gaitzetstera, adimenduac hura ecin