Edukira joan

Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/11

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Gizona eserita izango zatekeen korridoreko itzalean kanporantz irekitako atearen aurrean.

Harengandik metro gutxitara harrizko bide batean etzanda dagoen emakume bati begiratzen dio. Haien inguruan bada lorategi bat malda latz batez zabaldi batera erortzen dena, zuhaitz gabeko muino luzeak, ibai bat inguratzen duten zelaiak. Ibairainoko paisaia ikusten da. Gero, oso urrun, eta zerumugaraino, tarte lauso bat, beti lanbrotsua den eremu ezin zabalago bat zeina itsasokoa izan baitzitekeen.