Edukira joan

Orrialde:Kresala (1906).djvu/28

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dakizuz nire barruko gauza guztiak, eta zuri ezer esan ezteutsutanean...

—Anjelek bez?

—Anjelek? Arek iñok baño gitxiago. Bizi izan balitz i... Jesus da Antiguako Ama Maria! Bizi deitiala, bizi deitiala!...

—Tira ixillik, biziko data... Zer esatera zeioazan?

—Bizi izan balitz, edo bizi bada, egundo be ezneutsala edo ezteutsadala ezer igarri eragingo.

—Ez e?... Ta noiztikoa dozu zeure zer ori?

—Eztakit nik noiztikoa. Auzoan bizi izan da beti ta, beti ikusi dot gurasoentzako ain ona ta zintzoa dala ta; langillea, elizarakoa, iasakoa ta ederra be bai ta... Ederra eztaba, Josepa?

—Alan diñoe erriko neskatilla danak. Eta, zer geiago?

—Geiago ezer bez. Ikusten nebanean poz artu.

—Ta ikusiko ezetedozun uste izan dozunean negar egin. Ezteutsu berak egundo ezer esan?

—Guk alkarregaz berbeta gitxi egin dogu ta, olango gauzarik bein bez. Anjeli etxako oraindiño gogoratu, gurasoak zarrak daukazalata, euren laguntasunerako iñor etxera eruan bear dabenik; eta, gañera, gogoratuten jakonean, orretarako nigana etorriko danik eztot uste. Txalopa jabeak dituzu ta... Guk barriz potintxu bat baño besterik eztaukagu.

—Orduantxe bai egingo zendukela negar zolia, ostera be.