Edukira joan

Orrialde:Kresala (1906).djvu/30

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gordeta egoan tokira begira, jarraitu eban: «O neure Jaungoiko andia! Txarto egiten ete dot gizon batzuen bizitzeagaitik ain artega egotea? Gaiztakeria ete dot au? O Jauna! Parkatu egidazu, ta egin bedi zure gurari santua».

Barru ta kanpoko illuntasunean egon ziran gure gazte biak elizan, ixil ixilik, zirkiñik egin bage, illoian gañeko samintasunaren irudiak egoten diran antzera, elizaintzalleak, arimena jo ta gerotxuago, ateak itxi zituan artean.

Elizpean, Mañasik belarrondora esan eutsan Josepari:

—Ez gero iñori ezer esan.

—Esatea be —erantzun eban Josepak—. Ez aldogu alkar ezagututen?

Egia ziñoan: ondo ezagututen euen biak alkar, ume umetatik ziran maite, ta bata besteagaitik edozer egingo eukien. Josepak ezer esango eban bildurrik ezegoan: lagun ona ta ixilla zan bera, dongatasun bagea, besteak baño azpildura ta ausardi geitxuago eukazan baña.

Agurrak esanda bakotxa bere etxeruntz asi ta gero, biurtu zan Mañasi, ta

—Josepa! —deitu eutsan lagunari, ta beragana joan jakon, itanduaz:

—Zeñenak ziran Done Pedroren elizmai aurrean egozan argi biak?

—Bata Anjelen amak ipiñi dau —erantzun eban Josepak.