Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/114

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 98 —

Bihia beraz nasayago heldu da.
Holakoak dira eginarteko sorhoen ondorioak.
Semeak. Guk ere sorho horietarik hainitz egin behar dugu.
Aitak. Orai ere badugu gure hauzoek haino gehiago. Ez-dugu halere aski eta ez-gare hortan geldituko. Eginarteko sorhoak egin ditugunaz geroztik, ogi eta artho gutiago erain izan dugu. Azienda gehiago hazten ere dugu eta nola sorho horiek ez-baitute haimbertze lan nola laborantzek, lur berriak atbera ditugu lan artetan.
Orai badogu aintzinean bezembat eraiteko lur, eta hobeak.
Aurthen etcbe ondoko landa alliibre erainen dugu laneko idien-