Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/117

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 96 —

gehiago denean, idorraraz daite, nahiz ez-den orduan hain on.
Idortzelkotzat, lore bethean ebaki nahi du, eta ez berantago.
Ez-da bedatzen belharra sorhoan bezala, zeren gal bailezake hostoa eta ez-laite khuzkurra baizen geldi.
Sail ebakiak harrotzen dira maiz, arin-arina altcha-arrasteluaz, eta barrayatu gabe bazterretara. Erdi-idorrak direnean, meta ttipitan ezartzen dira, zaphatu gabe. Haizeak eta iguzkiak laster ekharriko dituzte idortasun onera.
Erran dut hezerik hobe dela trefla; bizkitartean belhar eskasa denean, hartarik begiratzeko da.
Bi ephai-aldi ditu treflak.
Etzayo gehiagorik galdatu be- be-