Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/125

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 104 —

Orai artha berezi bathekin chehatuko darozkitzut sorho-lurren medeatzeko moldeak. Adi zazu ongi ene solasa eta burutan har zazu, zeren laboraria galdua da sorho onik ez-badu eta erreka joko du segurki.
Semeak. Sinhesten dut hori: gauza jakina da, belharrik gabe, ez-dukeela abererik; eta abererik ez-duenak ez-du onkhailurik.
 Ernerik egonen naiz beraz, zuk galdegiten duzun bezala. Bainan has zaite, othoi, sorho agorretarik; ezen hekiek ahal dira ontzeko gaitzenak.
Aitak. Noiz-nola; ez-bethi; ephaitza nolakoa den.
Sorho agorretan badira bi mota:
Batzuek dira patar chutetan;