Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/133

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 112 —

eta drainatzeko egiten diren errakak estaltzen ere dira.
Beraz urthe guziez berritzen dugun lana, alde bat khentzen dugu drainatzeaz, eta lur galtzerik ez-da.
Huna nola egiten den drainadura.
Lurrak non-ere baitu ichuria, eta han egiten da erreka bat, erreka nausia deitzen dena.
Haren bi aldetarik bertze erreka meharrago batzuek ekhartzen dira ezkerretik eta eskuinetik, urak erreka nausira biltzekotzat.
Erreka hekietan ezartzen dira drainak; lodiak, erreka nausietan, meharrak, bertzeetan.
Drainak dira bacherazko tutu batzuek, muthurra batak bertzearen barnean sartzen dutenak.