Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/137

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 118 —

Aitak Noiz-nahi. Neguan da gisenik.
Drainatzen dira pentzeak eta landak ere.
Diote hamabi erregu ogi ematen dituen landak, emanen dituela hamazazpi, dranaitua izan den sorhoan.
Diote ere drainatzeko gastuak estaitzen direla bi urthez biltzen diren bihi goitiez.
Semeak. Ederra da hori, eta uste izateko da hemen ere, bere lanagatik, laboraria emeki-emeki drainatzen abiatuko dela.