Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/141

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 122 —

hurtzen da, berotasuna hartzen du eta gozoa galtzen. Zembait aldiz ere, ikhusi izatu da su hartzen eta etcheak erretzen.
 Behinere gerthatzen bazare belharra hezeegirik sartzera, uri beldurrez edo bertzela, chuhurra baduzu ez-duzu hala utziko; atherako duzu aphur bat ondoko egunetan,
 Artha horren eskasez, hainitz gal dezakezu.
Semeak. Ongi hartzen dut hori: ikhusten dut ez-dela zuhurtzia barnean idukitzea idorra ez-den belharra, zeren hutsalduko baita segurki, eta etchea erreko baitu menturaz. Sinhesten ere dut asko etche, nola ez-dakitelarik erre direnak, belhar berotutik egin izan direla.