Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/150

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 131 —

Aitak. Erraiteaz bertzerik ez-dela gure herrietan, ez gaituzu laudatzen.
Horrek erran-nahi du ez-garela erne gure onaren biltzera, eta bat baino gehiago galtzerat uzten dugula.
Ihaurkin guti den tokietan, nekhazalea erneago da: alde orotara begira dago nondik atzemanen duen zerbait lurren ontzekotzat.
Frantziako zelhai ederretan ez-da, ez hiratze, ez eta othe ondo bakhar bat.
Semeak. Ai! ai! ¿nola egiten dute ongarria ?
Aitak. Egiten dute guk baino gehiago eta hobeagoa, eta biltzen dituzte guk ez-bezalako bihi-aldeak.