Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/180

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 163 —

Ongarri hotzean bakharrlk ezar daite gisu liphar bat. Ongarri onean ez.
Ongarri onak astiz berotu nahi du.
Semeak. Ez-dut bada nik sinheste handi bat ongarri lasterrean. Eta zuk askotan erran darotazu ongarri ona egin behar dela.
Aitak. Segurki-ere, ongarri beroa egin behar da ahalaren neurrian.
Ongarri berorik egiten ez-duenak, badu laborariaren izena, bainan ez usaina.
Erraiten darotzudanean egin dezazun ongarri ona, harek duela indar handia, ez-darotzut erran ongarri hotza kaltekor dela.