Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/204

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 189 —

tokietan ere, telarietan egiten dituzte labe batzuek zerbait iduri dutenak.
¿Zertako ez-dugu orobat eginen gisuarentzat? Erranen duzu diru hainitz behar laitekeela. Bainan gariastiak badu bere merkea. Merkearen bilha gabiktzalarik, maiz garastia atzematen dugu.
Bil daitezela zembait etcheko-jaun; guzien artean egin dezatela gisu-labe behar-den-bezalako bat. Bakhotchari etzayo hainitz bat gostako eta guziek on handia atherako dute.
Herri guzietan behar laizteke katierka etcheko-jaunak bildu; gisu-labeak egiten dituzte teila labeak bezala; ematen diotzate estalgiak eta egiten dituzte atherbeak errekinarentzat.