Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/213

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 198 —

Hostoak handitudicheak direnean, cheheak direnean baino;
Bazketan, bihietan baino.
Lur arinari igeltsu guti emozu. Hainitz ematea baino hobe da gabe uztea.
Bihiari ere emozu guti bat, itchura tcharreko uzta heldu balimbada. Hainitz ematen bazindu lastotan goan laiteke.
Mahastiei ere igeltsuak on egiten diote.
Igeltsu herrautsak hazkartzen du ongarri hotza, batean nahasten direlarik biak.

Semeak. Horiek oro on handiak dira. Guk ere igeltsu hainitz erabili behar ginduke.

Aitak. Ez dakizula burua bero.