Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/228

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 217 —

sartzea izan dadien iguzki-haize aldetik, ezenetz hegoatik.
Athearen bi aldetarik aziendak ezartzen dira, ezker eta eskhuin, bi lerroyan bertze bururaino, bidea erditik dutela.
Albereen azpiak izan behar du galtzadatua, ivhuri guti batekin gibel-aldera eta erreka batekin gernuari kamporat bide ematekotzat.
Athe, leyhoak ideki behar dira aziendak kamporat ematen diren aldi guziez, airea barnean berri dadientzat.
Azpiak atherafltzen direnean ere bai; eta orduan jatsaz nahi dira ontsa garbitu aldi oroz, eta urez ere bai noizean behin, udan bereziki.
Aziendek behar dute tokia nasai, ez-dezaten elkharri minik