Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/230

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 219 —

Heyak nahi da gisuz churitu urthean behin bederen.
Semeak. Hemen ez-dute bada gehienek egiten hamar urthetarik ere.
Aitak. Hambat gaichtoago egiten ez-dutenentzat. Nik nahi dut herrautsak eta marmalo guziak khen ditezen beren sareekin. Garbitasunak ez-du bere parerik.
Baldin heya zikhin uzten baduzu, azienda ez-da hilen menturaz; menturaz bai. ¿Nork daki?
Bada oraino bertze gauza bat ere, bainan hau arras ontsa jakina.
Semeak. ¿Zein da hura?
Aitak. Zikhinki idukitzen den azienda ez-da goritzen, garbiki atchikia bezala.