Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/40

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 19 —

tzuetan gorrasta, bertzeetan chuhaila.
Ustelkia da belhar ondakin eta azienda ondakin usteldua. Lurrak hazten dituen belharki, arbolaki, animaleki, orok egiten dute, hil diren ondoan, ustelkia.
Huntarik hainitz den tokian segur izanen da uzta ederra.
Lurra dorphea den tokian, buztina nausi da, eta gisukia eskas.
Behar da gisuztatu eta legarreztatu, legarrak gisuki hainitz baduelakotz.
Lurra arin den tokian, legarra nausi da, eta buztinkia galdatzen du.
Orotan ezarri behar da ustelkia, erran-nahi-da ongarria eta luhumenda, zeren lur ustelak,