Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/68

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 47 —

ez-duela hazia aldatu behar ; bertzenaz bai.
Lur onean uzta tcharra altchatu duenak, hazia laster alda beza.
Lur mota bakhotchak lakhetago du hazi mota bat bertzeak baino. Beraz noiz-eta-ere haziaren aldatzeaz behartuko baitzare, hauta zazu bethi ogi ederrean , bainan zure lur mota bera bezalakoan sorthutik.
Lur harritsua baduzu, hauta zazu lur harritsuko ogitik; buztintsua baduzu, buztintsukotik.
Ez-bazare lehen urthean ongi heldu , alda berriz ere.
Ongi athera bazare, egonhartan.
Ilhindia baduzu, laster alda.
Nola ez-baita ogi arras ilhindi gaberik, erranen darotzut bihar Dola chunchenduko duzun hazia.