Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/87

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 66 —

egiten da eraintza; eta lan hori ontsa egitekotzat , ez-da gai edozein gizon.
Errailea ez-bada ongi ohitua bere lanari , ez-du orotara bardin hedotuko hezia
Bizkitartean eraiten hasi gabe, ofizioa ezin ikas daiteke. Zuk ere ikhasi behar duzu eraiten, zeren zahartzen hari naiz. Aroa ethortzen denean, lagunduko zaitut, zure hutsak estaliko ditut; eta atzartasun ekhartzen duzularik, eraiten ikhasiko duzu, ezintzen naizeneko.
Semeak. Aita guziek hola egin behar lukete. ¿Eta nola eraiten da tresnekin?
Aitak. Ogia erain nahi laiteke lerroka arthoa bezala. Lan handia